miércoles, 21 de octubre de 2015

1.TESTUAREN IRUZKINA:CADIZEKO KONSTITUZIOA

Testu hau 1812ko Konstituzioaren zati bat da. Testu historikoa da Cadizeko Gorteekin zuzenean lotuta dagoelako eta momentu berean gertatzen delako.
Testu juridiko bat da;izan ere, konstituzio bat da, gai askori buruzko legeak biltzen dituena. Baita poltikoa dela esan daiteke, politikazko gai batzuk jorratzen dituelako.

Cadizeko Gorteeetako diputatuek egin zuten. Gorte hauek probintzia guztietako pertsonak osatzen zuten ; liberalak eta erreformaren aldekoak ziren. Independentzia gerraren ondorioz potere hutsunea zegoenez, probintzia batzordeak eta geroago Gorteak deituko zituen Batzorde Zentrala sortu zen, Floridablancaren menpean. Gehienak burgesak , abokatuak, funtzionarioak militarrak eta katedratikoak ziren.

Testu hau okupatuta ez zegoen Espainiako biztanlerientzat idatzita dago. Helburua antzinako erregimena kentzea eta liberalismoa eta Frantziako ideia iraultzaileak Espainian ezartzea zen.

Konstituzio hau 1812ko martxoaren 19an egiten da Cadizen Independentzia gerra eta Josef Bonaparte tronuan zegoen bitartzean. Fernando VII.ak eta Karlos IV.ak Baionako abdikazioetan Josef Bonaparteri Espainiako tronua eman behar zioten. Egoera honek gerra eragin zuen. Momentu honetan lehen okupatutako probintzia Batzordeak sortu ziren, errege familia osoa bahituta zegoen eta.

Erregearen faltan, Batzorde Zentralak Gorteak deitu zituen (1810) eta Cadizen bildu ziren tradizio liberalaren hiria zelako, okutatuta ez zegoelako eta britainar ontzidiak babesten zuelako. Bertan Espainiako lehen konstituzioa egin zen, 1812ko konstituzio liberala ("LaPepa"). Gerra zela eta, ezin zen martxan jarri; hala ere, oso aurreratua eta progresista zenez beste konstituzio asko egiteko oinarria bezala balio izan du.

Testu honetan konstituzioan aldarrikatu diren hainbat ideia liberalak komentatzen dira. 5. eta 6. lerroan adierazten denez, herritar guztien berdintasuna aldarrikatzen da. Horretarako berdintasun juridikoa finkatzen da eta sufragio unibertsala (gizona) aldarrikatzen da.

6.,13., 14., eta 15. lerroetan esaten denez, potere banaketa (legegilea, exekutiboa, eta juridikoa) bultzatzen da. Modu honetan erregearen poterea mugatuta geratzen da monarkia parlamentario batekin. Tronua erregearen ondorengoari pasatzen jarraituko da, 12. lerroan azaltzen denez.

Erlijio katolikoa onartuko den bakarra izango da, 9. lerroan irakurri dezakegu.

Azkenik, 17. lerroan inprenta-askatasuna azaltzen da eta zentzuraren amaiera markatzen da.

Laburki esanez, konstituzio honetan liberalismoa ezartzeko erreformak bilduta geratzen dira. Inprenta askatasunari, estamenduzko pribilejioak desagertzeari, herritaren berdintasunari, sufragio unibertsalari, aginpide banaketari eta katolizismo erlijio bakarra bezala onarzteari garrantzi handia ematen zaio.

Idoia Gámiz